WordPress-en $wpdb aldagaia erabiltzen

Utilizar la variable $wpdb en WordPress

CMS edo eduki kudeatzaile honen jarraitzailea baldin bazara, bada plugin eta neurrira garatutako tresnak egiteko garaia. Hau da, zure beharretara egokitutako WordPress tresnak diseinatzeko ordua heldu zaizu.

Utilizar la variable $wpdb para crear tu plugin en el CMS WordPress

WordPressen neurrira diseinatutako plugin propio bat garatzeko, eta ondorioz, bere datu basea erabiltzeko, $wpdb aldagaia ezagutzea oinarrizkoa da. Izan ere, aldagai honen bidez webgunearen eta bere datu basearen arteko eragiketa guztiak kontrolatzen baitira; datuak jaso, bidali, irakurri eta aldatzeko erabiltzen da.

Berez, $wpdb aldagai orokor bat da WordPressean, eta, beraz, edozein fitxategitan erabili daiteke. Baina horretarako zure fitxategiak plugin itxura izan behar du, hau da, pluginik sortu gabe eta ondorioz, horretarako WordPress kodeak zehazten duen egituraketa erabili gabe ezingo duzu aldagai orokor hori edonon erabili. Hau da, ezingo duzu datu basearen kontrako eragiketarik egin.

Wordpres-en $wpdb aldagaiek dituen erabileren adibide praktikoa.

Hona hemen adibide erraz bat. Imagina dezagun erabiltzaileak zure webgunera harpidetzeko galdetegi propioa egin eta kontrolatu nahi dugula. Datu basean gure taulak altan eman ondoren, .php fitxategiak garatu beharko dituzu eta ondorioz, datu basearekin eragiketak.

Laburpen gisa, batetik front-ed edo bezeroaren aldeko kodea izango dugu eta bestetik zerbitzariarena, WordPressen kasuan, .php fitxategiak. Azken hauetan, datu basearekin komunikatuko gara $wpdb aldagaiaren bidez.

Baina hasieran komentatu den bezala, aldagaia erabiltzeko lehenengo instantziatu beharko dugu:

<pre>/* @global wpdb $wpdb WordPress database abstraction object.*/

include_once($_SERVER['DOCUMENT_ROOT'].'/wp-load.php' ); </pre>

Hemendik aurrera zure objektuen CRUD egiteko kapaz izango zara, hau da, datu basean txertatu, eguneratu, ezabatu eta irakurri.

Neurrira egindako WordPress garapenei buruz zeozer gehiago jakin nahi baduzu, WordPress Codex orrialdean adibide anitz topatuko dituzu.

Webdiseinua.eus-en zure webgunean diseinatu, garatu edota optimiza dezakegu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu!

º

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude