Google Chrome-ek segurtasun ohar berriak agertuko dira

Zure webgunean segurtasun oharrak izango dituela esaten dizun Google-en mezurik jaso al duzu?

Mezuak honela dio:

‘2017ko urritik aurrera, Google Chrome-k (62. bertsioa), HTTP protokolopean funtzionatzen duten webguneetan gune ez seguruak direla ohartaraziko du. Erabiltzaileak modu izkutuan edota galdetegia duten edozein orrialdetan agertuko den mezua dugu.’

Denok dakigunez, Google Interneten ikusgarri izatea nahi dugunontzat erakunde garrantzitsua da. Izan ere, Google-ek bere datu basean dituen guneen kalitatea ebaluatzen duen algoritmo batean lan egiten du une oro.

Oraingoan, segurtasuna goratu nahi du eta ondorioz, HTTP protokolo ez-seguruetan dauden webguneak zigortu. Hemendik aurrera, gune horiek, Gune ez segurutzat joko ditu Google-ek.

Seguridad del protocolo HTTPS

Baina, zer diferentzia dago bi protokolo hauen artean?

HTTP vs HTTPs

Bi protokoloen arteko ezberdintasunik handiena, HTTPS-ak (HyperText Transfer Protocol Secure edo HTTPS) bi protokolo ezberdin bateratzen dituen sistema bat dela da. HTTP eta SSL/TLS, azken hauek, sare baten barruan komunikazio seguruak eskaintzen dituztelarik.

HTTPS, HTTP protokoloa segurtasun kapa batekin erabiltzen duen protokoloa da, honek, informazioa bidali aurretik, hau zifratzen dela esan nahi du.

HTTP vs HTTPS

HTTPS segurtasun kapak

Argi dago zeinek eskaintzen duen segurtasun gehiago. Protokolo biak zerbitzari eta bisitarien arteko informazio trukaketa eskaintzen badute ere, HTTPS-ak informazio hori enkriptatu, babestu eta hori eskuratzeko autentikazioa eskatzen du.

HTTPS-ak informazio trukaketan honakoa eskaintzen duela esan dezakegu:

  • Informazioaren enkriptazioa
  • Datuen babestea
  • Autentikazioa

Webgune bat baldin baduzu, eta Google-en balorazio onen artean egoten jarraitzea nahi baduzu, zure gunea HTTPS-ra ,migratzea gomendatzen dizugu. Gogoratu urriaren 1etik aurrera, zure guneko orrialde askok ez-segurutzat joko dituela Google-ek.

Oreka IT-n, migrazioa egiteko zerbitzu integrala eskaintzen dugu, ordu gutzitan zure webgunea HTTPS protokolopean zerbitzatzea eraginez, eta ondorioz Google-en zigorrik ez jasotzea lortu dezakegu. Laguntza edo aholkua behar baduzu, ez izan zalantzarik eta gurekin harremanetan jarri zaitez, sistemas@orekait.com edo area-web@orekait.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude