WordPress pluginaren itzulpena

Artikulu honetan, edozein hizkuntzan garatu daiteken WordPress plugin bat programatzen ikasiko dugu. hau da, literalak edozein hizkuntzatara itzultzeko prest azalduko dira.

WordPress plugin bat itzultzen ikasiko dugu.

Aplikazio bat garatzen dugunean, gehienetan, programazio komandoen artean, testu literalak azaltzen dira, eta hauek webguneak erabiltzen duen edozein hizkuntzatan ikusteko prest egon behar dira.

WordPress garatzaile arruntek gehienetan, literal hauek zuzenean aldatzen dituzte, baina hau ez da ez egokia ez profesionala, gure gomendioa, programazioa moldatzea da. Izan ere, pluginak askotan eguneratu behar izaten dira eta literalak aldatuz gero, eguneraketa bakoitzean egin beharreko lana izango duzu hori.

Jarrian WordPress pluginen programazioa moldatzen erakutsiko dizuegu.

PHP Programazioa

Egin beharreko lehenengo gauza, pluginaren programazioa prestatzea da. Gure .php fitxategira joan eta hasieran honako kodea sartu behar dugu:

/*

Plugin Name: Nombre Plugin

Description: Gestionar descuentos de los socios

Author: Nombre del autor

Text Domain: nombre-del-archivo

Domain Path:                        /languages (4 espacios, / y nombre de la carpeta donde se ubicarán los archivos de traducción)

*/

Gero, pluginari, lanean sartzen denean WordPress itzulpen fitxategiak kargatu behar dituela esan behar diogu:

/**

* Load Translation

*/

function miplugin_aplicar_traduccion(){

load_plugin_textdomain( ‘nombre-del-archivo’, false, dirname( plugin_basename(__FILE__) ) ."/languages" );

}

add_action('init','miplugin_aplicar_traduccion');

Hau eginda dugunean, pluginaren literalen itzulpena konfiguratu besterik ez dugu. Horretarako, literalak jarraian azaltzen den funtzioan sartu behar ditugu, funtzioaren lehenengo paldagaia literala bera izanik, eta bigarrena, itzulpena jasotzen duen fitxategia ziango delarik.

/*__('Visitar Web','nombre-del-archivo’)*/

WordPress-en hau egiteko funtzio ezberdinak daude, baina hauek dira erabilienak;  __() eta _e() .

.pot fitxategia sortzen

Kodea prest dugunean, eta gure WordPress plugina itzultzen hasteko, aplikazioak erabiltzen dituen literalen katalogoa sortu behar dugu.

WordPress pluginen kasuan, poedit programa erabiltzea gomendatzen dut. Programa honek, literalak jatorrizko kodetik hartzea ahalbidetzen baitigu. Horrez gain, katalogoa sortuta eta itzulpena eginda, .mo fitxategia modu automatikoan sortzen digu ere.

Programara sartu eta ruta hau jarraitu behar dugu:

Archivo->Nuevo..

Puntu horretan itzulpen hizkuntza zehazten dugu, eta orduan ere, katalogoa sortzeko literalak dituzten jatorrizko fitxategiak zehaztu behar ditugu:

Katalogoaren ezarpenekin hastea besterik ez da geratzen:

  1. Itzulpenen propietateak
  2. Iturria
  3. Hitz gakoak, gure kasuan; “__” eta “_e”

Katalogoa onartuta, .po fitxategia itzuli eta gorde besterik ez dugu. Lehen aipatu den bezala, programak berak sortuko du .mo fitxategia, eta hau da zerbitzarira igo behar dena.

 

Adibidea:

alta-socios-eu_ES.po

alta-socios-eu_ES.mo

Pausu hauek jarraituz, gure plugina edozein hizkuntzatara itzultzeko prest izango dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude