WordPress: Kudeaketa

CMS: Web eduki kudeatzailea‘ artikuluan CMS bat zer den azaltzen bagenuen, gaurkoan, WordPress eduki kudeatzailearen ezaugarriei buruz hitz egingo dugu, izan ere, hau da eduki kudeatzaileen artean ezagun eta zabalduena. Hasieran, blogak sortzeko sortu zen, baina gaur egun munduko webgune garrantzitsuenen artean ikusi dezakegu.

Bere abantailen artean, sarean duen zabalkunde eta arrakasta dugu. Hau oso ezaugarri erabilgarri da, izan ere, oso erreza da Interneten WordPress-i buruzko edozein informazio aurkitzea. Programazio aldetik, oso modu erraz eta argian idatzita dago, dena oso ondo komentatuta eta dokumentazio anitzarekin. Ondorioa, oso ulerterraza izatea, baita bakoitzaren beharren arabera, kodea aldatzea oso erreza izatea ere, baita informatikari buruz asko ez jakin ere.

WordPress ezaugarriak

Zerbitzaria

WordPress PHP eta MySQL lengoietan garatua dago, ondorioz, bi lengoai hauek baimentzen dituen zerbitzari batean ahokatzea besterik ez da behar. Hori bai, kudeatzailearen bertsioaren araberako bertsioak onartu behar ditu zerbitzariak ere. Adibidez, WordPress 3.2 bertsioa PHP 5.2 eta MySQL 5.0 bertsioak behar ditu ondo funtzionatzeko.

WordPress –ek beti ematen du fitxategi guztietara sarbidea, berdin du zein zerbitzaritan ahokatzen duzun.

Nukleoa

WordPress artxiboen kokapena beharren arabera kudeatu daiteke. Adibidez, zure webgunearen helbidea http://adibidea.eus bada, fitxategiak ez dira zertan fitxategi horren barruan egon, eta egon daitezke adibidez http://adibidea.eus/wordpress-fitxategiak helbidean.

Horrez gain, nukleoa berez arina eta apala da, erabiltzaileen %80ak baino gehiago erabiltzen dituen funtzioak besterik ez ditu barneratzen, eta horietatik aparte behar direnak, plugin zehatzen bidez gehitu behar dira.

Datak

WordPress-ek, datak UTC moduan ezartzea ahalbidetzen du, eta honela, data edo denborarekin lotutako elementu guztiak estandar unibertsalaren arabera gordetzen dira. Honek, webgunea erakuste orduan, baita gunea beste ordutegi bat duen zerbitzari batean ahokatuta badago ere, ordua azaltzean egokia izatea ahalbidetzen du.

Wordpress, ordu eremuaren kudekatea

gzip konprimaketa

gzip konpresioaren aukera ahalbidetzen bada, banda zabala aurreztu dezakegu. Hori bai, aukera hau baliogarria da, hau bera ahalbidetzen duten nabigatzaileetan, eta ez besteetan, eta zerbitzarian mod_qzip modulua aktibatuta egon behar da ere.

Erabiltzaileak

WordPressek, fitxategi edo eremu sentikorretara sarbidea mugatzeko, erabiltzaileei rol ezberdinak edo baimen maila ezberdinak eskaintzeko aukera ematen du. Honela, erabiltzaileek edukia kudeatzeko baimen ezberdinak izango dituzte, batzuk agian edukia sortu bai, baina ezingo dituzte orrialdeak ezabatu, adibidez.

Wordpress erabiltzaile berrien kudeaketa

Erabiltzaileen profila

Erregistratutako erabiltzaile bakoitzak bere profil kudeatzeko aukera du; izena, posta helbidea, administrazio-panelaren kolorea, eta abar.

Instalazio eta eguneraketak

WordPress instalatzeko datu base bat besterik ez dugu behar, gainontzekoaz eduki kudeatzaileak berak arduratzen da. Horrez gain, eguneraketak ere berak kudeatzen ditu, eta bertsio berri bat erabilgarri dagoenean, zuzenean instalatu eta horren berri ematen dizu (zure ezarpenen arabera), eta eguneraketa egitean, aurretiko ezarpenak zein edukiak zeuden bezala mantentze ditu (hala ere, eguneraketa hauek kontu handiz kudeatu behar dira).

Orrialdeak

Webgunea osatzen duten orrialdeak, modu dinamikoan sortu eta datu basean gordetzen dira. Bisitari bat gunera sartzen denean, WordPressek, kontsultatu nahi duen orrialdea datu basean bilatu eta zuzenean datu horiek eskaintzen dizkio. Hau da, zerbitzariari eskaera heltzen zio eta honek, orrialdearen txantiloian zehaztutako kodea, datu basetik hartzen duen edukiarekin nahasten du, amaieran, bisitari edo bezeroari nabigatzaileak interpretatzen duen edukia eskainiz.

Modu honetan, kodea optimizatzen eta ordena mantentzen da. Baina baliabide gehiago behar dira, dena behar bezala funtzionatzeko.

Hizkuntza

WordPressek gettex metodoa erabiltzen du itzulpenen kudeaketarako, eta itzulpena egite prozesu erraza bilakatzen da honi esker. Itzuli nahi diren literalak funtzio zehatz batean sartu eta .mo fitxategi baten bidez, horri dagokion itzulpena zehaztea besterik ez da egin behar. Gaur egun, WordPress 80 hizkuntza baino gehiagotan dago erabilgarri.

Wordpress, hizkuntza guztiak

Amaitzeko, pare bat datu, batetik, Interneko eduki guztiaren %27a WordPressen dagoela eta bestetik, eduki kudeatzaile baten bidez garatutako webgune guztietatik %59a WordPressen garatu dela azpimarratzea.

Hau da dena, WordPresseko kudeaketa ezaugarriei buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude