WordPress 4.8 eguneratu bai edo ez?

Duela pare bat aste “WordPress 4.8 bertsio berria” artikuluan, WordPress-ek bere 4.8 bertsio berriarekin ekarri ahal zituen abantailak aurreratu genituen. Gaur, bere irteeratik egun batzuk pasa eta gero, aldaketa garrantsitsuenak aurkezten dizkizuegu.

Wordpress 4.8, widgets

William John “Bill” Evans jazz pianista estatubatuarrari ohore egiteko asmoz “Evans” izenarekin argitaratu da eta ekainaren 8tik erabilgarri dago guneratzeko edo deskargatzeko aplikazioaren arbeletan.

WordPress 4.8ren berritasun adierazgarriak

4.8 bertsio berri hau ezagutzeko normalean baino gehiago itxaron behar izan arren, ikus ditzazkegun aldaketa nabarienak erabiltzailearen esperientzia hobetzeko egin dira, integratutako ikus-editore berriari esker intuizio askoz haundiagoa izango dugu eta.

Intuizio hau testu, irudi, video eta audio widgetetan nabarituko dugu ere, orain, hauetako edozein gure webgunearen alboetan jartzeko kapazak izango garelako askoz errazago eta koderik erabili gabe.

Wordpress 4.8, widget audio

Berrien atala asko aldatu da ere, aurreko artikuluan komentatu genuen moduan, sail honetan gure kokapenetik gertu egiten diren WordPress ebentuetaz informatzen gaituen widgeta sartu da.

Horrela, komunitate honetan parte hartzeko erraztasun handiagoak izango ditugu eta WordPressen dauzkagun trebetasunak hobetzera lagunduko gaituen gendea ezagutzeko.

Wordpress 4.8, berriak

Bestalde, estekak aldatzerakoan mugak sortzen zituzten arazoak konpondu dira eta Silverlight plugina erabiltzeari usteko, WMV eta WMA artxiboak ezingo dira txertatu, bakarrik jaisteko esteka izango dugu erabilgarri.

Aurrerapenak garapenenan

  • Panelaren goiburuetara sartzeko erraztasun handiagoa: Laguntza teknologiak erabiltzen dituzten pertsonak, CSS arau batzuk erabiltzeari ustean esperientzia hobetuko dute. Adibidez, “Berria gehitu”-ren estekak.
  • Eguneraketak WprdPress 4.8 multiguneetan: Gaitasun berriak gehitzean, is_super_admin()-ri egiten ziren deiak ezabatu dira eta guneen kontrola eta hauen erabiltzaileena hobetu da ere.
  • Testu editorea API JavaScript-ekin: Plugin egileek pozik egongo dira editatzeko aukerak testu eremuetan gehitu ahal dituztela ikusterakoan, orain, editorea orrialdea eta gero kargatzen da eta.
  • Multimedia widgeten API-a: berritasun honek iraganean multimedia widgetak egiteko posibilitateak haunditzen ditueta pila bat errazten du.
  • Zabalera aldakorra pertsonalizatzailean: Erosotasun handiagoa lortzeko asmoz, zabalera pixeletan kontrolatzetik ehunekoetan kontrolatzera pasa da.
Ekintza kako berriak
  • deleted_blog (#25584)
  • print_default_editor_scripts (#35760)
Filtro kako berriak
  • file_mod_allowed replaces disallow_file_mods (#38673)
  • minimum_site_name_length (#39676)
  • nav_menu_submenu_css_class (#36163)
  • page_menu_link_attributes (#40359)
  • post_date_column_status (#39545)
  • signup_site_meta (#39223)
  • signup_user_meta (#39223)
  • wp_doing_cron (#39591)
  • widget_text_content (#40772)
  • rest_oembed_ttl (#40450)
  • widget_{$this->id_base}_instance (#32417)
Filtro kako aldatutak
  • widget_text_content (#40772)
  • {$type}_template (#39525)
  • display_media_states (#39628)
  • media_library_show_audio_playlist (#31071)
  • media_library_show_video_playlist (#31071)
  • rest_pre_insert_comment (#39578)
  • wp_is_large_network (#40489)

WordPress 4.8ra eguneratu?

Laburpen txiki hau eta gero, naiz eta aldaketak interesgarriak izan eta gure webgunearen garapena erraztu, arreta seguritatean jarriz, WordPress 4.8 bertsio berrira eguneratzeko oso goiz izan daitekela uste dugu.

Guk, adibidez, aste batzuk hartzen ditugu bertsio berriaren bulnerabilitateak ikusi eta estimatu ahal izateko, eguneratutako webguneak eraso gehien jasotzen duten denboraldia hasieran izaten denez, bulnerabilitate garrantzitsuenak atera eta konpontzen dira.

Hori bai, egonkortu bezain pronto, segurtasuna hobetzeko, WordPress 4.8ra eguneratu zalantzarik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude