Hamahiru 13 ink

Hamahiru 13 ink, webgunea flash-en zuen Vitoria-Gasteizen kokatutako tatuaje egoitza bat da. Webgunea zaharkituta zegoen, ikusezina zen eta negozioari ez zion erantsitako balorerik eskaintzen.

hamahiru13ink.com

Hala ere, jabeek, facebook bidez ustiagarria zen merkatua zegoela ikusi zuten. Lehenengo kontaktu bat egin eta gero, Oreka IT-k webgune berri bat eta tokiko SEO plan bat bere gain hartzen zituen plan estrategikoa garatu zuen.

Bi urtetan, hilero 100 bisita izatetik 20.000 izatera pasatu da eta grafikoa igotzen jarraitzen du. Webgune berriak, negozioarentzako bultzada bat izan da, bertatik une oro kontaktuak jasotzen dituztelarik, eta Google-n bere konpetentziak baino posizionamendu organiko hobea lortuz. Horrez gain, astero eguneratzen den tatuajeen mundura zuzendutako blog bat eraikitzea ere, beste lorpen handi bat izan da, izan ere, sektorean erreferente bilakatu da.