WordPress 4.8 bertsio berria

Bederatzi egun barru, WordPress 4.8 bertsio berria abian egongo da.

Garatzaileek 2016ko abendutik lanean dabiltza WordPress 4.8 beta 1 bertsioa sortzen eta duela pare bat aste beta 2 bertsioa kaleratu zuten, frogak egiteko erabilgarri egonik.

Artikulu honetan, bertsio berri honen bitxikeriak eta argitaratze datei buruz hitz egingo dut.

WordPress Programatzaileak

Aurreko artikuluetan komentatu den bezala; ‘CMS: Web eduki kudeatzailea‘ edota ‘WordPress: Kudeaketa‘, gaur egun WordPress, eduki kudeatzailerik ospetsuena dugu, munduan miloika pertsonek erabiltzen baitute. Baina ospetsuena izateaz gain, sentikorrena ere bada.

Faktore hauek guztiak direla eta, pertsona askok egiten dute lan WordPress izenpean, tresna bera hobetzen zein, tresnaren pluginak garatzen.

Garatzaile eta programatzaileen artean, segurtasunaren arduradun diren pertsona taldea ere badago, hauek, hacker-ek CMS honetako segurtasun zuloak agerian uzten dituzten heinean, horiek estaltzeko eta konpontzeko ardura hartzen dute.

Hau guztia kontuan izanik, imajinatuko duzuenez, garatzaile talde hau etengabe aritzen da lanean eta CMS-aren bertsio berriak argitaratzen joaten dira. Oraingoan, WordPress 4.8 bertsioarekin datoz, eta ekainaren 8an ofizialki argitaratzen bada ere, jada beta bertsioa erabilgarri dugu.

WordPress 4.8

Normalean, bertsio berri bakoitzarekin, tresnaren aldaketa txikiak datoz eta segurtasun hobekuntza nabarmen eta garrantzitsuak.

Oraingoan ordea, WordPress 4.8 bertsioarekin editorean aldaketa nabarmenak datoz, baita widget-en atalean ere:

  • Editore bisual integratua
  • Widget-entzako editore bisuala
  • Irudi eta bideoentzako widgeta
  • WordPress berrien atalean hobekuntzak

Bitxikeria moduan, WordPress gaineko berriak argitaratzen dituen atalean, WordCamps eta ekitaldien gaineko informazio eguneratua azalduko da. Bertan, zure hiria zehqzten baduzu, honetatik gertu ospatuko diren WordPress ekitaldien gaineko berri jasoko duzu ere.

Edonola ere, ekainaren 8ra itxaron beharko dugu, behin-betiko aldaketak zeintzuk izango diren ezagutzeko, baina beta bertsioan geratzen direnak ezagutzeko ere.

WordPress 4.8 behin-betiko bertsioa ahalik eta onena izateko eta akatsik ez izateko, garatzaile zein erabiltzaileek erabilgarri dagoen beta 2 bertsioa instalatu eta frogatzea da, sortzen diren akatsak edo inzidentziak WordPress garatzaile ofizialei jakinaraziz.

Bertsio berria argitaratzen denean, WordPress 4.8 bertsioaren berritasunen gaineko albiste gehiagorekin etorriko gara, bitartean, hemen dituzue aldaketen behin-behineko zerrenda.

 

Wordpress 4.8, listado de mejoras

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude