WordPress instalazioa pausoz pauso

Aurreko artikuluetan CMS edo Web Eduki Kudeatzaileei buruz hitz egiten genuen, baita WordPress-i buruz ere; “WordPress: Kudeaketa“. Azken hau, beste gauza batzuen artean bere instalazio prozesu errazagatik famatua delarik. Gaurkoan, WordPress instalazioa pausoz pauso egiten azalduko da.

WordPress deskargatu eta instalatu

WordPress deskargatzea doakoa da, eta WordPress webgune ofizialetik egitea gomendatzen da, webguneak izango duen hizkuntzan, zuzenean. Eduki kudeatzailearen azken bertsioa eskuratzea gomendatzen da ere, izan ere, kudeatzaile honetan eguneraketak oso garrantzitsuak dira, gehienetan segurtasuna gehitzen baita.

WordPress paketea deskargatu ostean, gure zerbitzarian sartu behar dugu. Arruntena webgunearen sustraian sartzea bada ere, nahi dugun fitxategian sartu dezakegu. Gero, nahikoa da gure webgunearen helbidera joatearekin, orduan kudeatzailearen instalazio laguntzailea abiaraziko da eta eskatzen dizkigun datuak sartu besterik ez dugu. Hori bai, oso garrantzitsua da instalazioarekin hasi aurretik, gure webgunearen datu basea sortzea, izan ere, instalazioan datu base horren erabiltzaile eta pasahitzak eskatzen baitizkigu.

Hasierako konfigurazioak

Aipatu den moduan, instalazioarekin hasi aurretik, gure webgunearen datu basea sortu behar dugu, izan ere, WordPress eduki kudeatzailea datu base horrekin konektatuko baita, beharrezkoak dituen taula eta datuak instalazioaren momentuan bertan sortuz.

Wengunearen URL-ra joan eta pausu bakoitzean azalduko zaigun galdetegia bete joan behar gara. Jarraian, pausu bakoitzeko xehetasunak aurkezten dira:

Wordpress instalatzailearen ongietorria

Hasieran bertan, instalazio laguntzaileak esaten dizu prozesua ondo betetzeko bete behar dituzun baldintzak eta eskatuko dizkizun datuak.

Wordpress eta datu basearen arteko konexioa

Identifikaziorako datuak eta datu basearen xehetasunak eman ondoren, instalazio prozesua hasten da. Prozesu honetan, datu basean kudeatzaileak behar dituen taula eta datuak sortuko ditu.

Wordpress instalatzailea

Hurrengo pausua webgunearen gaineko datuak ezartzea izango da. Datu hauek instalazioa amaitzean aldatu daitezke ere, baina hala ere, hasieratik ondo ezartzea gomendatzen da.

Webgunearen konfigurazioa

Azken pausu honetan, oso garrantzitsua da datu egokiak hautatzea, izan ere hau gure administrazio-panelaren segurtasunean ergina izan dezake. Aurrerago, WordPress segurtasunari buruz hitz egingo dugu.

Puntu honetan ere, ‘bilaketa-motorraren ikusgaitasuna’, bilaketa motorrek gure gunea indexatzea nahi dugun edo ez erabaki beha dugu. Aukera hau hautatuz gero, Google moduko bilatzaileek gure gunea kontuan izango dute eta ondorioz, bertan agertuko gara, bestela, zentzu honetan behintzat ikusezinak izango gara.

Orokorrean, webgune bat dugunean, hau bilatzaileetan agertzea nahi dugu, baina badaude egoera berezi batzuk ere, adibidez, gune berri bat garatzen hasten garenean agian, ez dugu nahi bilatzaileek hau kontuan izatea, amaituta egon arte behintzat. Baina lasai egon gaitezke, aukera hau, aurrerago ere aukeratu daiteke eta.

Instalazioa amaitzean, gure gunea kudeatzeko administrazio-panelean sartzeko helbidea sartu eta bertan, instalazio prozesuan zehaztu ditugun erabiltzaile eta pasahitzak eskatuko dizkigute.

http://url-web/wp-admin

Orain bai, instalazioa amaitu da eta gure gunea kudeatzen hasi gaitezke. Aurrerago, kudeaketa honi buruzko gakoak eta aholkuak eskaintzen joango gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude