Bilatzaileetako marketing-a: SEO & SEM

Web proiektu bati aurre egiteko momentuan, webgune bat “eduki behar delako” izatea akatsik garrantzitsuenetariko bat da. Webgunea edozein modutan garatzeak, batzuetan txantiloiak besterik  ez erabiliz, eta gero Interneten jartzeak, ez du ezertarako balio, izan ere, inor ez da zure webgunean sartuko. Bilatzaileentzako zein pertsonentzako ikusezina izango da. Jasoko dituzun bisita bakarrak, zuk zeuk URL-a zuzenean eskaintzen diezun pertsonenak izango dira.

Bestelako sineskeria faltsuen artean, webgune bat salmentak areagotzeko balio ez badu ere, berez, “irudi korporatiboa hobetzeko” edota konpetentziaren atzetik ez geratzeko balio duela sinestea da: Faltsua da.

Diseinuan, erabilgarritasunean, edo web-arkitekturan esperientziarik ez duen talde batek garatutako webgune batek, kontrako efektua eragin dezake.
  • Web-arkitektura txar batek, bezeroak uxatu ditzake.
  • Diseinu ezegoki batek, markaren konfiantza murriztu dezake.
  • Kargatzeko abiadura geldoa edota erabilgarritasun konplexu batek, erabiltzaileengan frustrazioa eragin dezakete.
  • Bilatzaileetako marketing-a lantzen ez bada, webgunea Interneten ikusezina izango da.
El marketing en buscadores engloba diversas técnicas y herramientas
Bilatzailetako marketing-a hainbat teknika eta tresna hartzen ditu bere gain

Orduan, Nola garatzen da web-proiektu arrakastatsu bat?

Gakoa, proiektua garatu eta ezartzeko garaian, antolamendu eta profesionaltasunean dago. Webgunea ondo planteatuta eta online dagoenean, bilatzaileetako marketing proiektu bat garatzea ezinbestekoa da. Proiektuan, SEO posizionamendua zein publizitatea landuko direlarik. Modu honetan, ezarritako helburuak zein egindako inbertsioaren bueltatzea lortuko da, proiektua benetan merezi izan duela sentituz.

Zer da bilatzaileetako markenting-a?

Bilatzaileetako marketing-a bi ekintza mota hartzen ditu bere gain:

  1. Bilatzaileetako posizionamendu organikoa, SEO deiturikoa. Modu naturalean, Google edota bestelako bilatzaileetan lehenengo posizioetan agertzean datza.
  2. Bilatzaileetako posizionamendu ez-organikoa edo ordainpekoa, SEM deiturikoa. Bilatzaileen zerbitzuetan erabilgarri dauden tresnen bidez, publizitate kanpainak egitean datza. Google-n, tresnarik ezagunena, Google Adwords da.

Bilatzaileetako marketing-etik harago, estrategia osatzeko, bestelako kanpainak ere sortu daitezke:

  1. E-mail marketing: gure webguneko harpidedun guztiei, email kanpaina baten bidez, mezu bat bidaltzean datza.
  2. Sare-sozialetako publizitate kanpainak: Facebook, Linkedin, instagram, twitter, … gakoa, mezua indarrik handiena izan ditzakeen sare soziala identifikatzean datza.

Gehiago jakin nahi al duzu?

Bi aukera dauzkazu, oraintxe irakurri duzuna egiaztatzeko Interneten informazioa bilatzen jarraitu, edo sortu zaizkizun zalantzak argitzeko gurekin harremanetan jarri, izan ere, seguru batzuk sortu zaizkizula. Gure telefono zenbakia (945067219) gure bisitarien eskura dago beti, hori bai, bulegoko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Ordutegi honetatik at, emaila bidali dezakezu eta ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara.

Denbora eta kuriositatea baduzu, SEO posizionamenduari buruzko webinar hau ikusi dezakezu.