Zer da Prestashop?

Artikulu honetan, Prestshop buruz hitz egingo dugu. Zer den jakiteaz gain, bere oinarrizko funtzioak ezagutzeko aukera izango duzu ere.

Prestashop, kode irekiko eduki-kudeatzailea da. E-commerce garapenerakosortu da, eta zentzu honetan, egun merkatuan dagoen plataforma onenen artean dago.

CMS (Content Manager System) gehienak bezala, plataformaren oinarriari funtzionalitatea ematen dioten modulu osgarrietaz konposatzen da, eta hauek libreak edo ordainpekoak ian daiteke.

PHP programazio lengoian garatua, MySQL datu basearekin egiten du lan.

Prestashop oso erabilterraza da eta horregatik hain zuzen da hain famatua. Ezagutza teknikorik gabe, zure online dena sortu eta kudeatzeko aukera ematen dizu. Instalazioa egiteko gainera, instalatzailea erabili besterik ez da egin behar, gero funtzionaltasun eta kudeaketa aukera guztiak administrazio-panelean izango dituzu.

Ventana de acceso a Prestashop
Prestashop-en backoffice-a oso argia eta intuitiboa da eta ondorioz, dendaren kudeaketa ere oso erraza da. Horrez gain, prozesu asko eta asko automatizatuta daude, honek egunerokotasunean denbora aurreztea eragiten duelarik.

Prestashop, oinarrizko funtzioak

Software honek 310 funtzio baino gehiago eskaintzen ditu,. jarraian horietako batzuk aurkezten dizkizuegu:

  • Katalogoaren kudeaketa: Produktuen zerrenda dinamiko baten kudeaketa, stock eguneraketa, produktuen sailkapena, deskontuen konfigurazioa…
  • Produktuaren ikuspegia: Productuen ikuspegia hobetzeko ezarpen konplexuak, kategorien araberako filtraketa, alderagaiak, irudien zoom-aren gaineko kontrola, eta abar.
  • Dendaren kudeaketa: Negozio jabeei online denda kudeatzen ahalbidetzen die, eta modu errazean gainera. Panel beretik gainera, denda fisiko ezberdinak kudeatu ditzakete.
  • Optimizazioa: Prestashop, web bilatzaile ospetsuenetan zure denda kokatzeko optimizatuta dago.
  • Erosketa amaiera pertsonalizatua eta pausu bakarrean.
  • Bidalketa: Prestashop-ek garraio enpresa handienekin adostu eta garatutako dmoduluak ditu. Modulu hauek gehienetan guztiz aldatu daitezke, adibidez, ohar berriak gehituz, beseroaren oharrak, bidalketarako ordutegia…
  • Ordainketen kudeaketa: Ordainketa aukera anitzekin garatutako kudeatzailea dugu hau, beste batzuen artean, Hipay, PayPal, eta abar. Bezero bakoitzak, nahiago duena aukeratu dezake.
  • Marketing digitala: PrestaShop-ek sustapenerako eta marketing-erako hainbat tresna ezberdin eskaintzen ditu:
    • Bideoak erantsi
    • Dendaren newsletter bat sortu
    • bazkideentzako programa bat diseinatu
  • Bezeroaren saioa: Bezeroek berezko kontua sortu dezakete eta horren bidez bere erosketak kudeatu eta bideratu ditzakete.

Hurrengo artikuluetan, Prestashop buruz hitz egiten jarraituko dugu. Ba al zenekien Prestashop 1.7 bertsioan Symfony barneratu dutela?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude