Prestashop 1.7 eta Symfony

Aurreko artikuluetan komentatu den bezala, Prestashop, e-commerce edo online dendetara zuzendutako eduki kudeatzaile ospetsua da.  Prestashop-en bertsio berrian Symfony barneratzen dute. Symfony, PHP programazio lengoaiaren framework famatu bat da.

Artikulu honetan, CMS (Content Manager System) honi buruz hitz egingo dugu, baita Symfony-rengatik egin duten apustuari buruz ere.

Symfony

Symfony software libreko proiektu handi bat da, PHP libreriatan oinarrituta, horietako bakoitza ‘component’ deitzen delarik. Osagai ezberdin horien konbinazioari esker sortu den framework-a da Symfony eta web aplikazioen garapen profesionalerako erabiltzen da.

Simfony

Hurrengo artikuluetan, framework honi buruzko informazioa sakonduko da.

Prestashop 1.7 berriak

Prestashop 1.7 bertsio honen berrikuntzen artean, Symfony-ren integrazioa dugu. Honek, indarra eta sendotasuna eskaintzen dio kudeatzaileari baita e-commerce munduan kudeatzaile inportanteenen artean kakatu eta baieztatzea ere.

Berrikuntzen artean honakoak ditugu:

  • Backoffice-a erabilterraza: Bertsio berriarekin backoffice-a erabilterrazagoa eta intuitiboagoa bilakatzen da, funtzionaltasuna eransten zaiolarik.
  • Produktuen sorketa 6 pausutan egiten da, aurreko bertsioetan baino errazagoa da honetan.
  • Widget zenbatekoa gora egiten du, diseinatzaile eta programatzaileen bizitza errazteko.

 

Desabantailak, aurreko bertsioak Prestashop 1.7-ra migratzea

Bertsio berrira egokitu nahi duten online dendek dute desabantailarim handiena, izan ere, Prestashop 1.7 bertsioak orain arte aurreko bertsioekin zegoen bateragarritasunarekin hausten du.

Tresnak, moduluak eta txantiloiak bertsio berri honetarako bereziki prestatuak izan behar dira.

Honengatik guztiagtik, bertsio honetara migratzea ez da lan erreza.

Panel de administración de Prestashop

Hurrengo artikuluetan, Prestashop instalazio eta konfigurazio egiterakoan aurkezten zaizkigun arazo eta konponbideak aurkezten joango gara. Hortaz adi egon eta jarraitu gure bloga.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude