Prestashop 1.7: Pasahitza berreskuratzea

Zer da Prestashop?’, artikuluan, jada e-Commerce izaerako eduki kudeatzaile honen abantailak eta instalazio kudeatzailea ezagutu genuen. Instalatzaile horrekin, Prestashop 1.7 bertsioan, administrazio panelera sartzeko URL automatikoki sortzen dela ikusi genuen ere.

URL zehatz hori galtzen bada berreskuratzea erreza da, beti ere, fitxategietara, hau da, ahokalekura sarbidea izanez gero. Baina, zer egin pasahitza galdu eta emailetik berreskuratu ezin badugu?

Artikulu honetan, Prestashop 1.7 panelera sartzeko pasahitza berreskuratzen irakasten dizut

Pasahitz aldaketa Prestashop 1.7 kudeaketa paneletik

Erabiltzailea sortuta izanez gero, zure pasahitza Prestashop-en paneletik edozein momentutan aldatu dezakezu. Horretarako, erabiltzailearekin sartu, eta zure ‘ezarpenetara’ joan behar zara. Horretarako, goian, eskumaldeko iskinan erabiltzailearen profilera sartzeko botoia sakatu besterik e duzu, irudian ikusten den bezala.

Profilean zaudela, ‘pasahitza aldatu’ aukera sakatu besterik ez duzu. Prestashopek gero, pasahitza bitan sartzea eskatuko dizu, benetan hori jarri nahi duzula bermatzeko.

 

Baina, pasahitza ahaztu baduzu, ‘login’ egiteko paneletik, ‘pasahitza berreskuratu’ beharko duzu. modu honetan, zure emaila sartu eta benetan Prestashop horren erabiltzaile bazara, CMS-ak berak email bat bidaliko dizu pasahitza berreskuratzeko behar duzun estekarekin.

Baina, zer gertatzen da, pasahitza ahazteaz gainera, emailez berreskuratu ezin duzunean? orduan aukerarik onena, Prestashop edo Web garatzaile batekin harremanetan jartzea  edo artikulu honetan azaltzen dena pausuz pauso jarraitzea izango da.

Pasahitza aldatu Prestashop 1.7 datu basearen motoretik

Prestashop 1.7 Symfony barneratu du bere garapenerako, orain ezarpen fitxategiak YAML zein PHP dfitxategietan daude.

zuzenean datu basetik pasahitza reseteatzeko hurrengo pauso hauek jarraitu bear dira::

  1. Datu basera sartu
  2. Erabiltzaile eta pasahitzak sartuta, aurrezki_employee taulara jo eta bertan hurrengo SQL sententzia sartu:
UPDATE `ork_employee` SET `passwd`= md5(‘<cookie_key><mipass>’) where `email`='miemail@dominio.com'

<cookie_key>; prestashop berak sortzen duen kode bat da, parameters.php (…/app/config/) fitxategian gordeta dago

<mipass>; gure profilari jarri nahi diogun pasahitza da.

md5(); SQL-k pasahitza enkriptatzeko erabiltzen duen funtzioa

Ikusten duzun bezala, erreza da pasahitza berreskuratzea, zer fitxategietara jo jakin besterik ez duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude