Enpresaren historia

WebDiseinua, Oreka Information Technologies S.L. enpresaren marka bat da.

Oreka IT,  2009. urtean Vitoria-Gasteizen sortutako aholkularitza informatikoko enpresa bat da. Munduko ERP-rik onenean aditua da: SAP ERP, alegia. Edozein tamainako enpresetako negozio prozesuetan laguntza integrala eskaintzen du, ezarpenetik mantenura, negozio inteligentzia edota aholkularitzatik pasatuz. Oreka IT-ren ibilbidea hobeto ezagutu nahi baduzu, webgunea ikustea gomendatzen dizugu.

2016. urtetik aurrera, Oreka IT-k web-garapena eta bilatzaileetako marketing-aren garapen saila indartzea erabaki zuen, eta jasotako babes eta esperientzia osoarekin, marka berri eta askea sortzea erabaki du. Orduan izan zen, WebDiseinua sortu zenean, web-garapena, hosting-a eta bilatzaileetako marketing-arekin zerikusia duten bezero eta proiektu guztiak jasotzen dituen marka berria. Hau guztiagatik, 2016. urtean jaio bada ere, WD-k, jada bezero eta proiektu arrakastatsuak ditu, horien berri izan nahi baduzu, gure Lan zorroa bisita ezazu.

WebDiseinuak, Vitoria-Gasteizen kokatutako bere datu-zentro propioa du, eta modu honetan, web mantenuaren zerbitzu integrala eskaintzeko aukera du. Bezeroak izan ditzakeen zalantza edo kudeaketa eskaria, zuzenean teknikari batekin egiten da, itxaronaldi luzeak edota bezeroen arreta-zerbitzu automatizatuak saihestuz. Hauek dira, WebDiseinuarekin lan egitearen abantailak:

  • Arreta %100 pertsonalizatua, harreman hurbila eta intzidentzien aurrean azkarrak gara.
  • Emaitzetara bideratutako zerotik hasitako garapen eta proiektuak.
  • Proiektuaren ezaugarri guztiak bere baitan hartzen dituen zerbitzu integrala.
  • Bilatzaileetako marketing-ean eta SEO adituak.
WebDiseinua Oreka IT-ren marka
WebDiseinua Oreka IT-ren marka