CMS: Web eduki kudeatzailea

Eduki Kudeatzaile Sistema, ingelesez, Content Management System, eta gehienetan CMS bezala ezagutzen dugun hori, izenak berak esaten duen moduan, edukiak kudeatzea ahalbidetzen duen sistema bat da. Modu orokorrean adierazita, ingurune digital bateko, eta kasu partikular honetan webgune bateko, edukien kudeaketa erraztuko digu.

Artikulu honetan, web eduki kudeatzailea zer den eta osatzen duten atalak aurkezten dizkizuegu.Gure kasu honetan, eduki kudeatzailea, webgune baten erabiltzaileei zuzendutako programa informatikoa dela esan dezakegu. Honek, guneko edukia sortzen, ezabatzen eta aldatzen laguntza eskaintzen du, prozesua erraztuz eta webgune baten eduki kudeaketa erabiltzaile mota guztietara egokitutako prozesua bihurtuz.

Eduki kudeatzaile batekin lan egitea, oso erreza da, eta honengatik hain zuzen, webguneen munduan erabiltzen dira hainbeste. CMS guztiek, datu base batekin egiten dute lan (datu base bat baino gehiago erabili dezakete ere), honek zera esan nahi du; erabiltzaile batek webgunearen edukiak kudeatzen dituenean, hau da, edukiak, sortu, ezabatu edota moldatzen dituenean, eduki kudeatzailek lan egiten duen datu basean informazioa berritzen besterik ez dago.

Eduki kudeaketa sistemak eskaintzen duen abantailarik handienetakoa, edukia eta diseinua modu independentean tratatzen dituela da. Hau da, webgune bateko diseinua aldatzea, ez du zertan edukia berriz formateatu behar duzula esan nahi, eta hau abantaila handia da.

CMS tresnaren definizioa

CMS-ek galdetegietan oinarritutako interfazeak dauzka. Erabiltzaileek bertara, nabigatzaile baten bidez sartuko dira eta bertatik, webgunearen administrazio panelera sartu, webgunean erregistratu eta abarrekoak egin dezakete, beti ere, horretarako baimenak baldin badituzte. Eduki kudeatzaileen administrazio-panelak, gehienetan, galdetegietan oinarritzen dira ere. Galdetegi horien bidez, webgunean edozein aldaketa egin ahal izango dute; funtzionalitateak gehitu, edukia kudeatu, eguneraketetan lan egin, webgunearen egitura moldatu, eta abar.

Eduki kudeatzaileak bi zatitan banatzen dira, batetik back edo atzeko partea, eta bestetik front, hau da, begi bistan geratzen den partea. Atzekoa, webgune baten administratzaileek kudeatzen duten atala da, non eguneraketak eta bestelako aldaketak egiten dituzten, webgunearen tripak, esateko. Aurrekoa, webgunearen bisitariek ikusten duten atala da.CMS back eta front-end

  • Front-end: bezeroaren aldean gauzatzen diren teknologiak bere gain hartzen duen atala da, hau da, nabigatzailean gertatzen diren funtzionalitate guztiak, eta gehienetan lengoai hauekin lotuta daudenak; HTML, CSS eta JavaScript.
  • Back-end: webgunea eta zerbitzaria kontaktuan jartzen dituen atala edo aldea da. Hau da, datu basearekin harremanetan jartzen den atala, eta beste gauza askoren artean, saioak, bisitak, datuen manipulazioa eta abarrekoak kontrolatzen dituena.
Posted in CMS

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude